El Carmen Indautxu

Último día con nuestros amigos de Turquía y Grecia

Ostiralean (martxoak 1), musika, ikasketa eta barrez beteriko astearen ondoren, gure Turkia eta Greziako lagunek agur esan zioten Indautxuko El Carmeni.

Goizean heldu eta LH 3.mailako ikasleekin batera Euskal Dantzen tailerra izan zuten, erromeria guztietan dauzkagun dantzak elkarrekin ikasteko. Herri Kirolen zaporea ere dastatu zuten sokatira eginez.

Gero, hurrengo bilera birtuala eta online jarduerak planifikatu genituen eta astearen balorazioa egin. Ondoren, itxiera eta proiektuaren ebaluazioa egin genituen.

Agur esateko, guztiok batera bazkaldu genuen Bilboko jatetxe batean.

Eskerrik asko ADANA TABIPLER ODASI (ATO) PRIMARY SCHOOL eta 2nd PRIMARY SCHOOL OF Almyros ikastetxeetako irakasle guztiei zuen bisitagatik eta adeitasunagatik. Baita irakatsitakoagatik.

Hauxe hasiera baino ez da izan, ErasmusPluseko "Kulturak harmonizatzea: Musika kulturen arteko elkarrizketarako tresna gisa" proiektuak aurrera jarraitzen baitu, beraz: hurrengorarte!