El Carmen Indautxu

Aniztasunaren Astea: Gaitasun Handiak

Apirilak 20an ikastetxean Aniztasunaren Astea hasiko dugu eta aurtengo gaia Gaitasun Handiak dira.

Eta honekin batera, hainbat ekintza egingo ditugu astean zehar:

Hasteko, irakasleentzako eta familientzako hitzaldiak antolatu ditugu. Familientzako hitzaldia astelehenean izango da, apirilak 20, 17:30etan ikastetxeko kaperan. Gonbidatuta zaude!

Lehen Hezkuntzako eta DBH-batxilergoko jolastokietan merkatu txiki solidario bat ere jarriko dugu, gela egonkorreko ikasleek prestatutako artikuluekin.

Eta ikasleekin, gaia tutoretzan lantzeaz gain, arkuetan aniztasunaren astearen horma-irudia jarrita egongo da , gela egonkorreko ikasleek eginda.

Ez ahaztu izena emateaz astelehenerako hitzaldirak, karteleko QR kodigoa irakurriz edo zuzenean HEMEN KLIK eginez.