INDAUTXUKO BIZIPREST EGUNA

 

Azaroak 30ean BIZIPREST eguna ospatu genuen Indautxun. Hurbildu diren pertsonak ekitaldi desberdinetan parte hartu ahal izan zuten: bisita gidatua, txokolatada, kontzertua…

 

17:00etan inguru hasi zen muntaia. Agertokia prestatzeko ikastetxean gorde genituen materialak hasi ziren ateratzen. Ordu bete behar izan zuten Indautxu plaza Euskara festa bihurtzeko.

 

Gure ikastetxeak txokolatea eta bizkotxoak ume eta nagusien artean banatu zituen.

 

Gero kontzertuak zetozen Indautxuko BIZIPREST egunari amaiera emateko.

 

Mila esker hurbildu zineten guztioi!

 

Bestalde, GASKA enpresari ere oparitutako txokolateagatik eskerrak eman behar zaizkio.

 

ETA AMAITZEAN ZER?

 

11 egun euskaraz bukatu dira eta orain? Jarrai dezagun EUSKARA zabaltzen!!!!

 

IKUSI ARGAZKIAK