HASIERA

Castellano Castellano    Euskara Euskara  

Nuestra señora del Carmen de IKASTEXEA

Aurten ere, patioko batzar aretoan egon naiz Elikagaien Bankuaren poltsak batzen.

Osa polita da ume txikien aurpegiak ikustea, gurasoekin eta beteta dauden poltsekin. Haien aurpegietan, poztasuna. Batzutan poltsak haiek baino haundiagoak dira; baina minutu batzuetan haiek eramaten dituzte nagusiak sentitzeko. Bai, oso polita da gurasoak ikustea ere, umeen pausuak jarraitzen, haiengan eta konpartitzearen gogoengatik arrotasuna sentitzen.

Gaur ama bat etorri da, elikagaien boltsa motxila baten barruan eta ateratzean esan dit: egunero gauza bat ekarri dugu, Basurtotik gatoz eta. Nik esan diot: "Gaur azkenengo eguna da, ez duzu ekarriko pisu gehiagorik". Eta berak: "Ez dago ardurarik. Ni sorteduna naiz: lana eta behar dudana daukat.

Nagusiak ere poztasunarekin poltsak ekartzen dituzte. Areto guztia ikustean 5. mailako batek esan du: “¡cómo se van a poner!”

Beste urteetan, haien aurpegien, keinuen, poztasunaren argazkiak ateratzen nituen. Baina gaur, aurtengo Pastoral helburuan gogoratzean (Indarra zure barruan dago. Aurki ezazu!), pentsatu dut: Nola atera bihotzaren argazkia? Nola adierazi argazki batean barruko sentimenduak? Nola adierazi argazki batean ematearen eta kompartitzearen poztasuna? Nola adierazi besteengatik solidaritatea?

Eta Elikagaien Bankuaren furgoneta etorri zenean, oso polita izan zen Batxilergoko 1. mailako A ikasleak ikustea, patinekin eta irribarre haundiarekin, aretotik furgonetara poltsak eramaten. Horregaitik aurten esan dezakegu: A pesar de la crisis, la solidaridad ha ido “sobre ruedas”.

Eskerrik asko, bihotz bihotzez.

580
  VISITA VIRTUAL

  KONTSULTATU HAUTATU

Para kontsultatu hautatu egun



  PASTORALTZA



Copyright © 2008 , Colegio el Carmen Indautxu. C/Aretxabaleta, 8 (48019) Bilbao Tel 94.421.20.61
 
Ver nuestras visitas